ABENDUA


Urteko azkeneko hilabetea iritsi da...eta a ze urtea! Mundua hankaz gora dagoela dirudi: sistema ekonomiko bortitz hau eraiki zutenek, gerrak sortu dituztenek, eta besteen izerdiaz aberastu ziren berdinek orain denok esfortzu bat egin behar dugula esaten digute, denon artean zulotik irteteko... eta barrenak nahasten zaizkigu.   

Eta aldi berean gero eta mugimendu gehiago nabaritzen dugu inguruan, gogo gehiago gauza berriak egiteko, jende interesgarria topatzen dugu nonahi.
Eta guk hortxe jarraitzen dugu antzerkia egiten, horixe delako munduan egoteko topatu dugun modurik sakon eta ederrena. Eta horretan jarraituko dugu, posible den artean.  

Errautsak antzezlanari agur esan genion, Elgetako Espaloian egin genuen emanaldian (portzierto, hauek ere ezagutu beharreko jende super-majoa www.espaloia.com).


Gure bide galduak.
- Abenduak 2. Bergara Zabalotegi antzokia 22.00
- Abenduak 7. Durangoko azoka. San Agustin antzokia. 20.00
Eta abenduan gure helduentzako azken lanarekin jarraituko dugu plazer handiz:
- Abenduak 10. Berriz, kultur etxea. 20.00
- Abenduak 16. Zornotza aretoa. 21.00
- Abenduak 17. Luhuso. Harri Xuri gela. 20.00

Eta haurrentzako Azken portua ere eskaintzeko aukera izango dugu:
- Abenduak 11. Gopegi. 18.00
- Abenduak 21. Anhauzen. Herriko gela. 16.00
- Abenduak 27. Donostia. Gazteszena, 17.30
- Abenduak 30. Galdakao. Torrezabal k.e. 19.30


Sarrionandiaren Idazlea zeu zara ipuin liburuan oinarritu dugun haurrentzako antzezlana ere ari da bere bidea egiten. web gune berria badu, bota bistazo bat!  http://www.idazleazeuzara.com/

Eta amaitzeko abenduaren 12an Kanboko Xalbador Kolegioko ikasleekin antzerki tailerra egingo dugu. 


Abendu on denei!

AZAROA

Errautsak antzezlanaren azken emanaldiak aste honetan!  Ez galdu (ber)ikusteko aukera!

Azaroak 24  HONDARRIBIA,
Azaroak 25  BILLABONA,
Azaroak 26. ELGETA

Idazlea zeu zara
eta Galiziara goaz!
Hilabete hasieran goaz A Coruñara. Bertan Azken portua eskainiko dugu astebetez. Ilusio haundia egiten digu, asko gustatzen zaigulako paraje hura! Bueltan Sestaoko txotxongilo jaialdian ere emango dugu hilaren 22an. Hilabete honetan baita ere Gure bide galduak antzezlana eskainiko dugu Azpeitian (12)eta Zumaian (18), eta Errautsaken azkenak ere emango ditugu (20,24,25 eta 26). Pena emango digu baina tira, zikloak bukatu ere egin behar dira berriak hasteko.
Eta Artedramarekin batera sortutako Idazlea zeu zara-rekin Getxora goaz hilabete bukaeran (29 eta 30).
Pabellon 6 gunea ezagutu genuen urriaren bukaeran (Errautsak egin genuen BAD jaialdiaren barruan) eta benetan gomendagarria den lekua iruditu zitzaigun. Euskal Herrian ez dago horrelako askorik, antzerkiko jendeak kudeatzen duelako batetik eta antzerki taldeei denboralditxoak egiteko aukera ematen dietelako bestetik. Oso ondo zaindu gintuzten bertan eta horrek ezerk baino gehiago balio du!  Euren esteka: www.pabellon6.org

Eta azaroaren 14tik 20ra Mikelazulo elkarteak antolatuta (Oreretan) HERRIEN ASTEA. Ez galdu parte hartzeko aukera! Egitarau osoa euren web gunean:

http://www.mikelazulo.com/

hhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhh


urria

Urriaren 8 eta 9an Donostiako Lugaritz antzokian Gure bide galduak aurkeztuko dugu. Animatu! KLIK HEMEN lanari buruz gehiago jakiteko.
8an 20.00etan eta 9an 19.00etan.
Sarrerak salgai: www.kutxa.net -en.

Gainera Errautsak antzezlana ere eskaniko dugu hilabete honetan:
Urriak 7an Andoainen eta 27, 28 eta 29an Bilbon.

Urriaren 15an, berriz, txotxongilo eta objektu ikastaroa eskainiko dugu Garaziko lizeoko gazteekin.

Amaitzeko gure elkartasuna Kukutza gaztetxeari. Kultur eredu berria, askea, sortzen aritu direlako urte guzti hauetan eta berriro ere sistema deshumanizatu honek, interes kapitalistak atzean, makinak bidali dituelako dena suntsitzera. Kultur eredu berrietan eta gizarte hobeago batean sinesten dugunen kontrako erasoa izan da.

Kultura +
Polizia -

Jarraipena egiteko: www.kukutza.blogspot.com

IRAILA

Oraindik ere itsasoko gatza azalean eta eguzkipeko literaturen doinuak burmuinean, ikasturtea hasteko prest gaude! (ikasturte ez, ikas-bizitza bat da gurea, ez? jur, jur))Irailan Itsasuko Sanoki gelan ariko gara lanean Sarrionandiaren Idazlea zeu zara liburuan oinarritutako antzezlana prestatzen. HIK HASI pegagogia taldearekin batera sortutako ekimena da. Artedramarekin kolaboratzen dugu berriro, plazer handiz. Egitasmo eder-ederra da eta oso pozik gaude iraila egitasmo honen lanketan pasatzeaz.   

Abuztuan Rouge Elea konpainiako lagunekin izan gara euren Biutz ikuskizunean esku bat botatzen. Harresien ingurukoa da, eta nahiz-eta 2012an estrenatuko duten, jada oso eszena ederrak sortu dituzte.  Taldearen infoa: www.rougeelea.com. Ez dugu emaitza galduko!


UZTAILA

Uztailean bi ikastaro eskainiko ditugu: HIK HASI topaketetan antzerki irakasleentzat- uztailaren 4tik 6ra eta Miarritzeko AEKko ikasleekin beste bat uztailaren 12an.  Azken portua Hondarribian emango dugu baita MATER itsasontzian, hori uztailaren 16ean, 17.00etan.  
Abuztuan oporrak hartuko ditugu... iuju! Rouge Elea konpainiako lagunei euren BIUTZ lan berrian esku bat botako diegu Frantziako Jelliote espazioan egingo duten egonaldi artistikoan eta Irailean hasiko dugun Idazlea zeu zara egitasmorako prestatuko gara (Joseba Sarrionandiaren ipuinetan oinarritutako lana). Gainontzekoan hondartza, ibai eta mendietan galduko gara, eguzkipean goxo-goxo eta irakurketa ederretan murgilduta.  Uda on denei!
kkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkkk

EKAINA

Iritsi da ekaina, iujuuuu! Maiatzeko mugimenduak lasaitu dira pittin bat (portzierto oso ondo atera zen Gure bide galduak antzezlanaren estrenaldia, jende pila bat etorri zen ikustera eta primeran pasa genuen) eta udako gorputzarekin gaude dagoeneko. En plan "Life aquatic" ibiliko gara gainera MATER itsasontzian, Azken portua ikuskizunarekin. Bilbo eta Hondarribian izango gara.


Informazio gehiago: http://www.itsasgela.org

Hemen ekaineko agenda:

- ekainak 4. Baigorriko Tema dantza taldekoekin ikastaroa
- ekainak 11 Azken portua Bilboko portuan MATER itsasontzian.



MAIATZA

Artedramak antolatutako ADEL topaketetan izan gara apirila bukaeran eta beti bezela indarberriturik itzuli gara. Esperientzia polita izaten da beti Aulestikoa. Klaseak emateko aukera izan dugu, eta a ze ikasle talde majoa! Horrela bai ederki. Antzezlan ederrak ikusi ditugu baita ere: Munstroa, Herio Heroi, Eguzkilore...

Eta honako hau hilabete berezia izango da guretzat lan berria aurkeztuko dugulako Errenteria Hiria Kulturgunean: Gure bide galduak. Helduentzako antzezlana da, taldean sortu duguna eta ilusio handiz. Animatu estreinaldira etorri eta gurekin momentu hau konpartitzera!

Eta maiatzeko agenda hauxe:


Euskadi Irratiko Arratsaldekoa saioan elkarrizketa egin digu aste honetan Arantxa Iturbek, eman play entzuteko:
hhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhhh

Berria egunkarian ere Agus Perezek idatzi du Gure bide galduak lanari buruzko iritzia, irakurri nahi baduzu: