Henrik Uldalen-en koadro bat



B L O G A
Hilabete honetan non topatuko gaituzun...

IRAILA



Kaixo!

Oraindik ere udako sentsazioak luzatzeko asmotan hasi dugu ikasturtea..mmmm. Iraileko lehen egunetan Oreretako ANTZERKI LABEA udal antzerki tailerren matrikulazioa antolatzen, kartelak eta eskuorriak egiten aritu gara … lan kreatiboa da eta gustuko dugu! 

Matrikula irailaren 1etik 25era dago zabalik. Interesa baduzu mugitu, lekuek hegan egiten dute-ta!
Ikastaroaen informazio guztia: 

www.antzerkilabea.com

Eta bestalde, jarraitzen dugu gure lan berria, "Arrastoak", izango denarekin lanean. Iraila erdialdean sormen-egonaldia egingo dugu Oreretan astebetez, desiatzen gaude udan bururatutako ideia berriak probatzeko! 

Eta Sarriren ipuinekin sortutako "Idazlea zeu zara" antzezlana haurrentzat emango degu Biarritzen IRAILAK 26AN, Mintzalasai egitasmoaren baitan, animatu!. Info + HEMEN



Iraila on denei!


ABUZTUA

Abuztu honetan gure "Arrastoak" sorkuntza berriaren eszenografia eraikitzen arituko gara, baita arropak bilatzen, testuak berrikusten, musika konposatzen... eta ahal dugu tarteetan plisti plasta hondartzan bainatzen! Uda on denei.


UZTAILA

Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroetan "Haurrekin lantzeko antzerki ariketak" ikastaroa eskainiko dugu uztailaren 8an, 12.00etan. Mintzolak antolatu du eta egun berean bertsolaritzari lotutako ikastaro interesgarri ugari izango da. 

info + 

EKAINA


Oreretako ANTZERKI LABEA: ikasleen mostra

Ekainaren 21 eta 22an herriko udal tailerretako ikasleek hainbat pieza labur eskainiko dituzte. Errenteria hiria Kulturgunean 21ean eta autobus baten barruan 22an (honetarako deitu egin behar da lekua hartzeko).Iaztik guk gidatzen ditugu tailerrak eta oso emozionatuta gaude, baita ikasleak ere! festa polita izango da, edonorentzat zabalik...Kartela noski Ibai Maritxalar lagun eta tailerretako ikasleak egin du, brutala.www.antzerkilabea.com

EZTENA jaialdia ORERETAN
Ekainaren 19tik 22ra gure herrian antzerki/dantza jaialdia egingo da, Mikelazulokook antolatuta, animatu! Burubelarri aritu gara azken txanpan, eta jada egitarau definitiboa prest dago. Jakin nahi ze proposamen dauden? www.eztena.info web gunean dago dena zehatuta. Ea hemen ikusten garen!


HABIAK KOMIKIA KALEAN + INFO HEMEN!

...

...
IDAZLEA ZEU ZARA
Joseba Sarrionandiaren izen bereko liburuan oinarritutako haurrentzako antzezlana.

IRAILAK 26 BIARRITZ.
9.00etan/ 10.30etan eta 14.00etan


HAMLET

Amaitu ditugu "Hamlet"en emanaldiak. Oso esperientzia potente eta aberasgarria izan da. Despistatuentzat antzezlanaren bideoa ikusgai dago blogean: www.hamlet.kz


...




Gure emanaldi eta jardueren NEWSLETTERRA jaso nahi?